Merkatariei hizkuntzaren alderdia kontuan hartzeko aholkuak banatu dizkie Udalak
Zumaiako herritarrei egindako inkesta baten arabera, herrian erosi edo kontsumitzerakoan “gehienentzat garrantzitsua” da euskaraz egin ahal izatea. Hizkuntzaren erabilera, beraz, kontuan hartu beharreko alderdia da merkatarientzat.
Kontsumitzerakoan bezeroentzat hizkuntzaren alderdia garrantzitsua dela jakinda, urrian aholkuak banatu ditu Euskara Zerbitzuak merkatarien artean. Helburua, euskaraz erosi edo kontsumitu nahi duten bezeroek euskaraz egin ahal izatea da. Horretarako, honako aholku hauek jaso dira merkatarien arten banatu den esku-orrian, besteak beste:
1. Euskaraz baldin badakizu edo ulertzen baduzu, adierazi nolabait bezeroari horrela dela, bezeroak euskaraz egin dezakeela jakin dezan: lehen hitza edo agurra euskaraz egin eta kartelak euskaraz jarri.
2. Euskaraz komunikatzeko zailtasunak badituzu eta bezeroak euskaraz egiten badizu, dakizuna euskaraz egin eta, moldatzen ez zarenean, jarraitu gaztelaniaz. Adierazi bezeroari euskaraz egin dezakeela, ulertzen diozula.
Orain bezeroek dute hitza: beraiei dagokie euskaraz eskatzea; merkatariak prest daude eta.
Hemen deskargatu dezakezu zuk ere errezeta.



