Merkataritza Astean, bonoak berriro eskuragai
35 euro ordaindu eta 50 euroko bonoak eskuratzeko aukera izango da berriro, eta ekainaren 14an, dendak kalea hartuko dute.
Ekainaren 1etik 21ra bitartean, Merkataritza Astea izango da Zumaian. Tarte horretan, gabonetan eragileen arteko elkarlanean abian jarritako merkataritza sustatzeko bonoen ekimena jarriko da berriro abian. Orduan izan zuen arrakasta ikusita, Merkataritza Astean berriz martxan jartzen da Zumaiako saltoki txikien bezeroei zuzenduta dagoen ekimen hori.
Bonoa 35 eurotan eskuratu daiteke Turismo bulegoan, baina nahiz eta 35 euro ordaindu, 50 euro izango dituzte gastatzeko bonoaren erabiltzaileek. Bonoa, bertan adierazitako denda, taberna eta jatetxeetan, hau da elkarte kide diren saltokietan, gastatu beharko da. Ekainaren 1etik 21era bitartean izango bonoak erabiltzeko aukera. Modu horretara, 10.000€ jarriko dira mugimenduan Zumaian.
Aurrekoan bezala, pertsona bakoitzak bono bakar bat eskuratu ahal izango du. Hori bermatzeko, erosterako orduan NANa aurkeztu beharko du.
Ekainaren 14an, egun osoan ekintzak
Bonoaren promozioa Merkataritza Astearen baitako ekimena da, baina ekainaren 14rako ere hainbat ekimen prestatu dira. Egun horretan, saltokiak kalera aterako dira beraien produktuak saltokietatik kanpo erakusteko. Gainera, Zumaia txartelarekin egindako ordainketa guztiak %5ko deskontu zuzena izango dute.
Herriko txikienentzat ere jolasak egongo dira gune desberdinetan: tailerrak, puzgarriak eta jokoak.
Gainera, Facebook bidez, hilabetero 200€ko balioa duten erosketa esperientziak zozketatzen ari gara, abendura arte. Zumaiako saltokiaren kalitatea nabarmentzeko. Bikaintasunean, berrikuntzan eta gertutasuneko harremanetan apustua egiten duen merkataritza.
Zumaian bizi, Zumaian erosi!



