Merke Azoka izango da asteburuan
Ondartxo plazan 11 saltokik jarriko dute beren postua eskaintza bereziekin. Baina azokaz gain, puzgarri eta erreskate eta salbamendu txakurren ikuskizunak ere izango dira ikusgarri asteburu osoan zehar.
Datorren asteburuan, uztailak 25 eta 26, Merke Azoka izango da Ondartxo plazan. Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 20:00etara bitartean 11 dendak postua jarriko dute beren eskaintzarik onenekin. Udalak eta Merkatari elkartean Zumartianen bidez antolatutako azokan honako dendek hartuko dute parte; Ipotxak, Piratetxea, Kuttun, Kulun K, Flysch, Marisa oinetakoak, Gofi, Spot, Arruti, Hirueme, Oskarbi kirolak.
Herriko dendek eskaintzak egiteaz aparte, gainera, 5 euroko balioa izango duten erosketa txartelak banatuko dituzte Zumaiako kaleetan zehar.
Azoka baino gehiago
Salerosketa postuez gain, ordea, izango da bestelakorik ere Ondartxo plazan. Hala, asteburu osoan, 2 puzgarri izango dira haurrek jolasteko. Horretaz gain, bi egunetan zehar erreskate eta salbamenduko txakurrek beren erakustaldia egingo dute 4 metroko aldamio batean.



