Miguel Mari Larbururen hitzaldiarekin emango zaio hasiera gaur Lankidetza Asteari

2010/12/10

19:00etan Algorri Interpretazio Zentroan izango da hitzaldia, eta Larburuk Algeriako Ouargla hiriburuan duten proiektuaren berri emango du.

Gaur emango zaio hasiera Zumaiako aurtengo Lankidetza asteari. Gaurtik hasi eta datorren ostirala bitartean, hitzaldi eta ekimen desberdinak izango dora herrian. Hasiera, MiguelMari Larburuk gaur 19:00etan Algorri Interpretazio Zentroaan emango duen hitzaldiarekin emango zaio. Hitzaldian,  Miguel Mari Larburu kooperanteak Algeriako Ouargla hiriko proiektuak azalduko ditu. Berak eta Aita Zuriek urte asko daramatzate Aljeriako Ouargla hirian hezkuntzaren arloan lanean. Diru laguntzei esker liburutegi sarea osatzen ari dira pixkanaka. Liburuak erosteko laguntzaz gain, suteak ekiditeko segurtasun neurri oinarrizkoak ere behar dituzte. Gainera, Aljeriako kultur ondare aberatsa gal ez dadin, beraien zentroetan sortutako hainbat dokumenturen bilduma berrargitaratu nahi dituzte.  

Hitzaldi horretaz gain, gaurtik datorren igandera arte (abaneduaren 19ra arte) Zumaiako taldeek burutzen dituzten proiektuen erakusketa izango da herriko denda, taberna eta kaleetan, Merkatari Elkartearekin elkarlanean antolatuta.

 

 Egitaraua

 

Lankidetza proiektuen erakusketa

Abenduaren 10etik 19ra Zumaiako taldeek burutzen dituzten proiektuen erakusketa egingo da herriko denda, taberna eta kaleetan, Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Abenduak 10, ostirala

19:00etan, astearen inaugurazioa eta hitzaldia: Miguel Mari Larbururen esperientzia Aljerian.

Lekua: Algorri Interpretazio Zentroa.

Abenduak 11, larunbata

19:30ean, ZUMBen elkartasun  kontzertua. Zumaiatik bultzatutako lankidetza proiektu bat lagunduko dute.

ZUMBen elkartasun  kontzertua. Zumaiatik bultzatutako lankidetza proiektu bat lagunduko dute.

Lekua: Komentua.

Abenduaren 13tik 16ra, Zine soziala, Mugarik Gabe GKEak antolatuta

Saio guztiak Aita Mari aretoan, 19:00etan.

Abenduak 17, ostirala

19:00etan, Mendebaldeko Saharako auziari buruzko mahaingurua.