Mikroipuinak eta pasarte laburrak ematen dituen makina jarri da Alondegian, Kultur Dealers ekimenaren baitan

2019/07/09

Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren ekimen bat da, sormen literarioa sustatzeko eta plazaratzeko. Gipuzkoako 12 leku ezberdinetan kokatu dira makinak. Zumaiakoa, Alondegia kultur etxean dago.

200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago biltzen dituzte makinek. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako testuak dira, eta “Fikzioa” edo “Pentsamendua” atalen artean aukeratu dezake makinaren aurrean jartzen den herritarrak. Aldaketa klimatikoari buruzko testuak dira guztiak.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago lotura honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/programak/kultur-dealers