Mikropreben programa martxan da
Parte hartzen duten enpresei prebentzio plana diseinatu eta ezartzen lagunduko zaie
Urola Kostako Udal Elkarteak 2015eko otsailaren 10ean mikroPREBEN programaren 4. edizioa jarriko du martxan, hain zuzen ere eskualdeko mikroenpresei lan arriskuak prebenitzen laguntzeko programa.
Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak 31/1995 Legea bete egin behar du. Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera ezberdinak daude, enpresa-jarduera, tamaina eta dituen giza eta material-baliabideen arabera. Urola Kostako Udal Elkarteak mikroenpresen (10 langile arte) enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko laguntza emango du, koste gehigarririk gabe.
Programa honetan, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskainiko da eta, bestetik,enpresa txikiei egokituta dokumentazioa garatzen lagundu da, ulerterraza eta aplikagarria. Programa horren bidez, beharrezko tresnak eskura jarriko dira prebentzio arloko eskakizunak betetzea errazteko.
Programa hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoan kokatzen da eta %50 Europako Gizarte Funtsak (FSE) finantzatzen du.
Informazioa eta izen-ematea: 943 890808 edoenpresa@urolakosta.org (Rakel)



