Mintzalagun programa abian da

2011/09/26

Euskaldun berri zein euskaldun zaharrak elkar ezagutu eta euskaraz aritzea du helburu programa horrek. Parte hartu nahi duenak urriaren 7a arte du izena emateko aukera.

 

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin,  Zarauzko Udal euskaltegiarekin eta Urola Kostako AEKrekin batera, Mintzalagun egitasmoa berriro ere martxan jarri du.

         Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak  euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 80 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan eta aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke.

         Helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

o  Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

 

o  Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

Izen-ematea: noiz eta non

Izena emateko epea urriaren 7ra arte izango da.

Izena emateko 4 bide dituzu:

 

o  Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.

o  Telefonoz: 943 13 01 75

o  Emailez: urolakosta@aek.org

o  Ikastetxeetako idazkaritzan.