Moilaberriko zubia irailean konponduko du Udalak

2017/08/22

Dena den, gaur gaueko ekintza bandalikoen ondorioz apurtutako egur xaflak dagoeneko konpondu dituela adierazi du.

Badirudi gaur gauean zehar egindako ekintza bandalikoen ondorioz Moilaberri zubiko hiru egur xafla errekan botata azaldu direla. Horren harira, ekintzek sortutako kalteak dagoeneko konpondu dituela iragarri du Udalak, beraz, zubia zabalik dago berriz oinezkoentzat.

Era berean, zubiak gaur egun duen egoera hobetzeko beharrezkoak diren egokitzapen lanak irailean egitea aurreikusita duela gehitu du. “Jakina dugu gaur egun zubiaren egoera ez dela egokia eta herritarren eskaerei erantzuna emate aldera lanak irailean egitea aurreikusita genuen, jendetza gutxiago ibiliko baita bertatik orduan”, azaldu dute Udaletik. Bien bitartean, eremua errespetatzea eskatu du.