Moilaberriko zubia itxita izango da gaur eta bihar
Zubi azpian egin beharreko lan batzuk direla medio izango da itxita.
Zumaiako Udalak jakinarazi nahi du Txomin Agirre kaia eta Gernika parkea lotzen dituen Moilaberriko zubia itxita izango dela gaur eta bihar artean. Zubi azpian konponketa eta pintaketa lanak egin behar dira, eta hori dela-eta izango da itxita zubia.



