Moilaberriko zubiko arazoak konpontzeko obrak egingo dira
Uztailaren 9tik abuztuaren 15a bitartean egingo dira beharrezko obrak, baina zubia ez da itxiko.
Datorren astelehenean hasi eta abuztuaren 15a bitartean, Moilaberriko zubian konponketa lanak egingo dituzte. Obra horien bidez, zubiaren sarbideetan (arranpletan) sortu izan diren arazoei irtenbidea emango zaie.
Zubiaren sarbideetako egurra kendu egingo da, eta horren partez hormigoizko pasabideak egingo dira. Hori egiten ari diren bitartean, zubirako pasoa estutuko bada ere, ez da itxiko.
Zubiaren obrak oraindik bermepean daude, beraz, konponketa horien kostuaren kargu zubia egin zuen enpresak bera egingo da.
Zubiko hausketak
Udal teknikariek jakinarazi dutenez, zubi gainean agertutako txikizioak bandalismo ekintzen bidez eragindakoak dira. Hau da, jendeak nahita eragindako kalteak izan dira orain artean. Zumaiako Udalak herritar guztiei arduraz jokatu eta horrelako ekintza gehiagorik ez egiteko eskatzen die.



