Mozorroak prest

2014/02/28

Gaurtik astelehena bitartean, ekintza ugari izango dira inauteriak direla eta. Gaur eguerdian, ohikoa den bezala, Beheko Plaza abesbatzaren kalejirak emango die hasiera Zumaiako inauteriei.

Otsailak 28, Ostirala

Eguerdian Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.

Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera

Eusebio Gurrutxaga plazan.

17:00etan hasita, Ludotekan Inauteri jaialdia.

18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira ZUMB-Musika Bandarekin

 

Martxoak 1, Larunbata

12:00etan TXIMELETAK Txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.

18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, INAUTERI MOZORRO FESTA.

18:30ean herriko kaleetan zehar kalejira TXIMELETAK txarangarekin.

22:30etik 1:00etara Kofradian dantzaldi Mozorrotua OROTS Taldearekin.

 

Mozorro Lehiaketak

Bi lehiaketa izango dira larunbatean:

HAUR LEHIAKETA:

Arratsaldeko 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.

Izen-ematea, 17:30ean plaza bertan.

Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.

 

HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETA ETA PHOTOCALLA

Photocalla Kofradian 18:30-21:00 bitartean 

Sariak

Larunbat iluntzeko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80€ / taldea 120€.

Photocallean herritarren botazioko sariak: bikotea edo banakakoa 80€ / taldea 120€.

 

Martxoak 2, Igandea

14:00etan Beheko Plaza Elkartean: Bazkideentzat Inauteri Bazkaria.

Jarraian, elkarte bertan Mozorro Lehiaketa.

17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema: ‘Maitagarriak’.

 

Martxoak 3, astelehena

15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna : ‘BIZIPOZA’.

 

18:00etan Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.