Mugi bizikleta zerbitzuaren ordenantza berria indarrean da

2012/02/21

Behin betiko onarpena jasota, aste honetatik indarrean da Mugi zerbitzuaren ordenantza berria.

 

Mugi zerbitzuaren erabilera desegokia medio, iazko urrian Zumaiako Udala zerbitzuan neurri berriak ezartzeko ordenantza aldaketa prestatzen hasi zen. Ordenantza horri behin betiko onarpena eman zaio, eta aste honen hasieratik indarrean da. Klikatu hemen ordenantza ikusteko.

Ordenantza horren bidez, besteak beste, zerbitzua erabiltzeko ordutegia aldatu da. Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ere zehaztuta dago, eta Zumaiako Udalak betebeharrak ez betetzeak sortuko dituen ondorioak zehaztu ditu. Beraz, aste honetatik aurrera, arau hausteek ondorioak izango dituzte.

Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du, herritarrentzako zerbitzua dela Mugi, eta guztion ardura dela behar bezalako erabilera eman eta zerbitzua zaintzea. Beraz, giza-legez jokatu eta zerbitzuari behar bezalako erabilera emateko eskatzen die herritarrei.