Mugi programako mailegu-sistema mantentzeko zerbitzu kontratua esleitzeko deialdi publikoa egin du Udalak

2010/06/10

Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke eta eskaintzak ekainaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean.


Ekainaren 3ko Alkatetza Dekretuz, bidezko egin da Zumaiako MUGI programaren barneko bizikletak maileguan emateko sistema automatizatua mantentzeko zerbitzu kontratua esleitzeko prozedurarako baldintza administratibo eta teknikoen agiriak onartzea. Baldintzak eskuragarri daude Udaleko bulegoetan edota www.zumaia.net orrialdeko kontratugilearen profilean, hemen klikatuta eskuratu daitezke.

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 25ean bukatuko da, eta ‘B’ gutun-azalaren irekiera, berriz, uztailaren 2an egingo da, 12:00etan udaletxean.