Mugi zerbitzua hobetzeko neurri berriak hartu dira

2010/12/02

Larunbatean, hilak 4, izango da erabiltzeko moduan, berriro, Mugi Zerbitzua.

 

Mugi zerbitzua hobetzeko, Zumaiako Udalak zerbitzua erretiratu egin du ohiko puntuetatik 15 egunez; azaroaren 22tik abenduaren 4ra. Denbora tarte horretan, bizikleten matxurak konpondu eta bizikletak uzteko puntu guztiak aztertu dira.

Mugi zerbitzua behar bezala ezartzearekin bat, neurri berriak izango ditu Mugik. Izan ere, zerbitzuaren erabilera guztiak ez dira egokiak izan orain arte, eta erabilera desegoki horiek eragin negatiboa izan dute zerbitzuan.

Herritarrei Mugiko bizikletekin arduraz jokatzeko eskatzen die Udalak. Neurri berriak hartzeko orduan, orain arte Zumaian zerbitzuak izan duen bilakaera eduki du kontuan.
Erabilera desegokiak saihesteko, honako neurriak hartu dira:

• 18 urtez azpikoek ezin izango dute erabili zerbitzua. Horregatik, desaktibatu egingo ditu Mugik gaur egun dituen adingabeko erabiltzaileen txartelak. Eta izena emanda egon diren denboraren arabera kobratuko zaie kuota.

• Vitoriano Arrate kaleko bizikleta puntua lekuz aldatuko da.

• Bizikleta erabiltzeko denbora ordubetekoa izango da.

Zerbitzua bide onean doa Mugi zerbitzu berria abian jarri zenetik, erabiltzaile kopuruak gora egin du. Gaur egun, 800 lagun baino gehiago daude zerbitzuan erregistratuta, eta horrek adierazten du Mugi zerbitzuaren sistema ongi barneratu dela herrian.

Erabiltzaile kopuruekin batera, erabilerak ere gora egin du, eta Zumaiako Udala gustura dago Mugi zerbitzuaren datuekin. Oraindik Mugi zerbitzua ezagutzen ez dute herritarrak animatu nahi ditu Mugiko bizikletak erabiltzera. Zerbitzuan erregistratu nahi duenak Zumaiako Turismo bulegora joan behar du.