Mugi zerbitzuak bizikleta berriak jarri ditu erabilgarri

2012/03/14

Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du guztionak direla bizikleta horiek eta guztion artean zaindu behar direla, eta erabilera egokia ematen ez dionak zigorra izango duela.

 

Mugi bizikleta zerbitzuan 20 bizikleta berri jarri ditu gaur Zumaiako Udalak. Iazko azken hilabeteetan, hainbat bizikleta hautsita agertu ziren, eta orain arte 13 bizikleta izan dira zerbitzuan. Orain, eguraldi ona hasi den honetan, zerbitzua indartu eta erabiltzaileei zerbitzu osoagoa emateko beste 20 bizikleta jarri ditu Udalak. Zumaiako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die, zerbitzua guztiona dela, eta guztion ardura dela zerbitzua zaintzea.

 Arau berriak

Zerbitzuari zenbaitek emandako erabilera desegokia ikusita, eta bizikletak hautsi agertzean, zerbitzuaren neurriak gogortu beharrean izan zen Udala. Ordenantza berria otsailetik indarrean da, eta, beraz, erabilera desegokiak zigorra izango du. Ordenantza kontsultatzeko klikatu hemen.

Honakoak izango dira aldaketa nagusiak:

- Zerbitzua erabilgarri izango da astelehenetik ostegunera 5:30tatik 23:00tara. Ostiraletan, 5:30tatik 22:00tara. Larunbatetan 7:30tatik 22:00tara eta igandetan 7:30tatik a 23:00tara. Ostiral eta larunbat gauetan bizikletak kendu egingo dira.

- Adin txikikoek ezingo dute bizikleta zerbitzua erabili.

- Zerbitzua gehienez ordubetez erabil daiteke.

Trizikloak

Udalak gogorarazi nahi du ezintasunen bat duten pertsonek ere badutela zerbitzua erabiltzeko aukera. Horretarako, hainbat triziklo daude zerbitzuan. Ezintasuna dutenez gain, 60 urtetik gora dituztenek ere erabil ditzakete trizikloak. Horretarako, turismo bulegoan egin beharko dute eskaria.