Mugi! zerbitzuak izandako arazoak konpontzen ari dira
Uztail hasieraz geroztik bizikleta gutxiago dago eskuragarri. Falta diren bizikletak konpontzen ari dira, eta berriak ere eskatu dituzte. Laster iritsiko dira, eta horren ondotik, zerbitzua bere onera itzuliko da.
Mugi! bizikleta zerbitzuak arazoak izan ditu azken egunotan. Izan ere, uztail hasieran, festen ondotik, bizikleta ugari apurtuta agertu ziren, eta horiek konpontzen ari dira. Horietako batzuk, gainera, oso puskatuta daude eta ezin dira konpondu, eta berriak eskatu dira.
Bizikletak konpondu ahala eta berriak iritsi ahala, zerbitzua bere onera itzuliko da. Laster izatea espero du Udalak. Bitartean, eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei.



