Mugi zerbitzuko bizikleta berriak prest
Joan den hilean jarri zituzten kalitate hobeagoko bizikletak zerbitzuaren ohiko mailegu-guneetan. Ingurumen zinegotziak dei egin die herritarrei bizikleta erabiltzera.
Joan den hiletik prest daude Mugi, bizikletak maileguan hartzeko zerbitzuko bizikleta berriak. Lehengo bizikletek betetzen ez zituzten funtzioak betetzea lortu nahi da bizikleta berriekin eta hala, kalitate hobeagoko bizikletak jarri ditu Udalak herritarren eskura. Egokitzapena, Zumaiako Udalaren eta Emaus Sozietate Kooperatiboaren arteko lankidetzaren emaitza izan da.
Erabilgarri daude bizikleta berriak herriko ohiko aparkalekuetan eta Ingurumen zinegotzi Andoni Etxanizek dei egin die herritarrei, autoa utzi eta bizikleta erabil dezaten herri barruan. Mugi zerbitzuan izena emateko Zumaiako turismo bulegora jo behar da.



