MUGI zerbitzuko bizikletak bi orduz jarraian erabili ahal izango dira
Orain arteko arauen arabera ordubetez erabili, itzuli eta handik 15 minutura hartu zitezken alokairuko bizikletak. Gaurtik aurrera bikoiztu egingo da denbora-tarte hori
Bizikletan alokairuen MUGI zerbitzua kudeatzen duen Udaletxeko Ingurugiro sailak erabaki du arau honen aldaketa. Gaurtik aurrera, bizikleta ez da hartu eta handik ordu batera itzuli beharrik izango, bi ordutara baizik.
Ondorioz, alokairuko bizikletekin hurrunago joan ahal izango da eta lasaiago ibili, eta beraz, jendeak modu patxadatsuago batean ibili ahal izango du. Datozen egunotan MUGI zerbitzuaren inguruko aldaketa gehiago izango dira.



