Mugikorren datu konexio azkarragoak Zumaian 4G etorrerarekin

2016/06/07

Telefonia operadoreak 4G zerbitzua eskeintzen hasiko dira Zumaian hurrengo asteetan 800Mhz-ko bandan. Teknologia berri honek mugikorren datuetan abiadura handiko konexioa ahalbidetuko du, eraikinen barruko kobertura hobetuko du eta geografía eremua handituko du. “Llega800” entitatea da 4G zerbitzua TDT-arekin bateragarria izatea bermatuko duen entitatea

Zerbitzu honen hedapenak arazoak ekar ditzake zenbait kasuetan TDT-ko seinalea hartzeko antenetan. Horrelako kasuetan 900 833 999 telefonora deitu behar da antenaren egokitzea egiteko. Doako zenbakia da eta egokitzearen gastua "llega800" entitateak hartuko du bere gain

Informazio gehiago www.llega800.es web orrian