MUGIpuzkoa ekimena Zumaian izango da asteazkenean

2019/09/23

Irailaren 25ean, asteazkenean, Erribera kalean izango da MUGIpuzkoa ekimena, 10:30etik 15:00etara. Besteak beste, MUGI txartela tramitatu ahal izango da bertan.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGIpuzkoa ekimena antolatu du, “garraio publiko jasangarriaren eredua” zabaltzeko ekimen ibiltaria, pasa den astean izan zen Europako Mugikortasunaren Astearen harira. Irailaren 25ean, asteazkenean, bisitatuko dute Zumaia. Saregileen plazan egongo da MUGIpuzkoaren arreta zerbitzua, 10:30etik 15:00era.

MUGI sistema herritarrengana gerturatzeko helburua du ekimenak, eta bide batez, MUGI txartela eta garraio publiko jasangarria sustatzea. Honela, bost udalerri bisitatuko ditu egitasmoak.

Alondegi parean MUGI txartela tramitatzeko aukera izango da. Horretarako, interesa duten herritarrek gunean bertan izango dute argazkia ateratzeko, beharrezko agirien kopiak egiteko (NAN eta Familia Liburua), inprimakia betetzeko eta ordainketa burutzeko aukera. Era berean, erabiltzaileek txartelaren inguruko kezkak eta zalantzak argitu ahal izango dituzte eta ekarpenak egiteko aukera eskainiko da.