Mugiri buruzko inkesta ostiralean amaituko da

2009/10/27

Bizikletak maileguan hartzeko zerbitzuari buruz herritarrek duten iritzia jaso nahi du Udalak eta horretarako egin du inkesta.

 

Aste honetan bukatuko da Mugi, bizikletak maileguan hartzeko zerbitzuari buruzko inkestan parte-hartzeko epea. Zerbitzuaren erabiltzaileek eta gainerako herritarrek ostiralera  bitarteko epea izango dute zerbitzuari buruzko iritzia emateko. Horrekin batera, probaldian egon diren bizikleten gaineko iritzia ere eman daiteke. Inkestan parte-hartzeko klikatu hemen.


2.500 zerbitzutik gora

Duela lau hilabete jarri zuen martxan Zumaiako Udalak Mugi zerbitzua. Ordutik hona, 400 pertsona inguru harpidetu eta 2.500 zerbitzutik gora eskaini dira. Izan duen harrera ikusita, zerbitzua hobetu eta indartzen jarraitu nahi du Udalak.

Informazio gehiago Zumaia Zu udal aldizkarian.