Munduko sukaldaritza, Zumaiako bizilagunen eskutik
Datozen bi larunbatetan (ekainaren 9 eta 16an) Marokoko eta Honduraseko sukaldaritzaren hainbat sekretu ezagutzeko aukera izango da 11:00etatik aurrera Inda Mendi Elkartean, Zumaiako Berdintasun Foroak eta Malen etxeak antolatuta. Tailerra gazteleraz izango da eta Zumaiako emakume etorkinek hartuko dute parte. Beraien herrialdeetako ohiturak eta bizipenak kontatuko dituzte. Horretaz gain, beren jatorrizko herrialdeko janaria prestatzen ere erakutsiko dute. Ikastaroa doan izango da. Ekainaren 9an, Marokoko izango da hizpide eta eta 16an, Honduras.



