Musika, dantza eta antzerki elkarteek dirulaguntzak eska ditzakete jada
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte izango da zabalik. 2026 osoko ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, egindakoak eta egingo direnak.
Musika, antzerkia eta dantza arloko elkarteentzako dirulaguntza deialdia argitaratu berri du Zumaiako Udalak. 2026. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.
Eskaerak apirilaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, egoitza elektronikoaren bidez.



