Musika Eskola kudeatzeko lehiaketa publikoa deitu du Musika Patronatuak

2010/05/24

Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke eta eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 8an bukatuko da.

 

Zumaiako Musika Patronatuak abian jarri du Zumaiako Musika Eskolaren kudeaketaz arduratzeko lehiaketa publikoa. Musika eta Dantza zerbitzuen kudeaketa izango da eta Udala partaide den Patronatuak eramango du aurrera kontratazioa.

Lehiaketako oinarriak eta eskaintzak aurkeztea

Lehiaketako oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke, hemen klikatuta.

Eskaintzak aurkezteko epea, berriz, ekainaren 8an bukatuko da. Ordura bitartean, udaletxeko bulegoetan eta bulegoko ordutegian aurkeztu beharko dira proposamenak.

Gogoeta prozesua

Musika Eskolako pleguak berritzearekin batera, Udalak Musika Patronatuari buruzko hausnarketa sustatu zuen herriko eragile desberdinen artean. Prozesu hartatik jasotakoa apirileko ZumaiaZu aldizkarian kontsultatu daiteke.