Musika Eskolako matrikulazioa

2009/08/31

Irailaren 1etik 7a bitartean egingo da Musika Eskolako idazkaritzan, 17:30etik 19:00ak bitartean.

 

Bihar (irailak 1, asteartea) irekiko da Txori Txiki Musika Eskolan 2009/2010 kurtsorako matrikulazio epea eta irailaren 7a arte iraungo du. Egun horietan, 17:30etik 19:00etara bitartean egongo da matrikulazioak egiteko aukera.

Musika Eskolako idazkaritzan (Ubillos jauregia) egingo dira izen-emateak eta jakinarazi dutenez, plazak mugatuak izango dira.


Era askotako ikasgai ugari

Aurtengo ikasturtean eskainiko diren ikasgaiak honakoak izango dira: musika tailerra, musika mintzaira, euskal dantzak, informatika musikala, konboa, armonia, pianoa, akordeoia, trikitixa, panderoa, txistua, kitarra, baxua, perkusioa, bateria, biolina, flauta, saxofoia, klarinetea, tronpa eta tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta tuba.

Ikasturte berriko kuotak kontsultatzeko egin klik hemen.