Musika Eskolaren eraikina izateaz gain, Gaztetxeak girotuko du aurrerantzean Torreberri

2009/10/19

Ostiralean sinatu zuten gazteek Udalarekin hitzarmena eta orduan eman zitzaizkien eraikinaren giltzak.

 

Hilabeteetako hartu-emanen fruitua izan da joan den ostiralean Udalak eta Zumaiako Gazte Asanbladak sinatu zuten hitzarmena. Aurrerantzean, Torreberri eraikinean kokatuko da Zumaiako Gaztetxea, eta herriko gazte guztiek elkartzeko gune bat izango dute. Joan den ostiralean sinatu zuten gazteek Udalarekin hitzarmean eta orduan eman zitzaizkien eraikinaren giltzak.

Hitzarmenean herritar orok dauka izena emateko aukera, eta horretarako, nahi duenak udaletxean sinatu ahal izango du kontratua.

Musika Eskola bizilagun

Zumaiako Musika Eskolaren egoitza ere bada Torreberri. Orain, bi taldeek girotuko dute eraikina. 

Gaztetxea_hitzarmena