Musika Jaialdi anitza eta arrakastatsua

2013/08/12

Atzo bukatu zen aurtengo Musika Jaialdia The Sey Sisters taldearen gospel kontzertuarekin. Atzokoan ere jende andana bildu zen Mari kalean, eta kontzertu ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Aurtengo Musika Jaialdian musika estilo ezberdinetako ekitaldien eskaintza antolatu du Zumaiako Udalaren Kultura sailak, eta jendearen harrerarekin "oso gustura" dago. Izan ere jende asko izan da ekitaldietan. Kultura sailak eskerrak eman nahi dizkie ikusleei antolaturiko ekintzetan parte hartzeagatik, eta, nola ez, Musika Patronatuko taldeei jaialdia antolatzeko egitaraua osatzeko laguntzen aritu direlako.