Musika Jaialdi eta Euskal Jai egunaren balorazio positiboa

2014/08/12

Kultura Sailak balorazio positiboa egiten du orain artean antolatutako Musika Jaialdi eta Euskal Jaiaren inguruan. Hemendik uda buka artean, raindik bada zer ikusi eta zer entzun Zumaian. Beraz, gozatu!

 

Musikaldia eta Euskal jaia pasa dira eta Udalaren kultur sailak eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartu duten denei. Udako programazioaren osagai garrantzitsuena diren bi ekimen hauei buruz oso balorazio ona egin du sailak eta eskaintzaren aniztasuna, kalitatea eta parte hartzea azpimarratu nahi ditu.


Ohar honen bidez eskerrak eman nahi dizkie egitaraua osatzen lagundu duten herriko musika elkarte eta aholkulariei, eta  Musika Jaialdiaren aurtengo egitaraua osatu duten 11 ekitaldietan hurbildu diren guztiei. Euskal Jai egunari dagokionez, egun osoko jai egun hau ezinezkoa litzateke hori aurrera eramaten lagundu duten elkarteen lanik gabe, eta nola ez, jaia bere egin eta giro onean parte hartu dutenenik gabe, zumaiar nahiz kanpotik etorritako guztiei. 
Udako agendan oraindik eskaintza ugari dago: kalean kontzertuak (15ean eta 23an), Oikiko jaiak, Kuadrila eguna,.. Gozatu Zumaiako udara!

 

DATOZEN EGUNOTAKO EGITARAUA

 

14, osteguna

19:00 Torreberrin, Kalean Topic txotxongilo zikloaren barne Anita Maravillas taldearen “Cabaret Fantastic”

 

15, ostirala

23:00 Eusebio Gurrutxaga plazan,  Ginea KonakrykoTamala taldearen kontzertua

 

22-28, OIKIAKO JAIAK

 

23, larunbata

20:00 Mari kalean, Never Mind taldearen kontzertua

29, ostirala

23:00 Ganbara tabernan, Enrike Loyolaren bakarrizketa

 

30, larunbata -KOADRILA EGUNA-

Egunean zehar hainbat ekitaldi (ikusi programa) Tartean:

9:00 Goitibehera jaitsiera

18:00 Haur festa DJPorrurekin

Jarraian apar festa

19:00 Zaparrada batukada taldea 

22:30 Moilan, Rock kontzertuak

Ordu berean Eusebio Gurrutxagan, dantzaldia Basajaun taldearekin.