Musika Jaialdia amaiera arrakastatsua izaten ari da
Larunbatean eskeiniriko kontzertu bikainean, Orfeoi Donostiarrak San Pedro parrokia goraino betetzea lortu zuen. Atzokoan (igandea) Cartoon Brass metal taldea aritu zen Mari kalean
Amaiera bikaina izaten ari da oso arrakastatsua izaten ari den Zumaiako 25. Musika Jaialdia. Euskal Jaiagatik ostiralean atseden hartu ostean larunbatean indarrez gainezka itzuli zen Orfeoi Donostiarrarekin. San Pedro parrokia goraino bete zen hau ikus-entzuteko, eta kontzertu eder bat eskeiniz bere famaren zergatia erakutsi zuen abesbatzak.
Atzokoan aldiz (igandea), Cartoon Brass metal taldea aritu zen Mari kalean, eguraldiak baimenduta. Bi zatitan bananduta hamabost abestik osatutako errepertorio zabal bat eskeini zuten tartean R. Schumann, Duke Ellington, G. Bizet eta A. Calamaro bezalakoen piezak zirelarik.
Asteazkenerarte agurraren zain
Conductus Emsembleren 'Dido & Eneas' lana izango da aurtengo jaialdiari amaiera emango diona, baina abuztuaren 12an izango da hori. Opera ikuskizun hau, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin lankidetzan ospatuko da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan, gaueko 22:00etatik aurrera.



