Musika Jaialdian, datozenak
Gaur, hilak 9, 20:00etatik aurrera Janacek Ensemble izango da entzungai komentuan. Larunbatean, 22:00etatik aurrera komentuan, Donostiako Hamabostaldirekin elkarlanean antolatuta kontzertua emango dute Judith Jáuregui (pianoa) eta Adolfo Gutiérrez Arenasek (biolontxeloa). Aurtengo Musika Jaialdiari bukaera emateko, igandean Pablo de Naveran biolontxelistak kontzertua emango du 20:00etatik aurrera komentuan.



