Musika Jaialdiaren azken txanpa

2013/08/09

Musika Jaialdia ari da bere bukaerara iristen. Gaur, ostirala, Euskal Jai Eguna da Zumaian, eta ekitaldi ugari izango denez, ez da Musika Jaialdiaren baitako kontzerturik izango. Hala ere, bihar eta etzirako kontzertu interesgarriak daude programatuta. Bihar, abuztuak 10, ‘Cine para dos y un terrón de Jazz’ izango da 22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. Igandean, abuztuak 11, berriz, The Sey Sisters taldearen gospel kontzertua izango da Mari kalean 20:00etatik aurrera (eguraldi txarra bada, Aita Mari aretoan).

ABUZTUAK 10, larunbata   ‘Cine para dos y un terrón de Jazz’

Kontzertua

ORDUA:  22:00etan

LEKUA: Aita Mari aretoan

 

 

TALDEKIDEAK:

Ainara Ortega - ahotsa, bibolina, klakea

Iñaki Salvador- pianoa

Ez da kasualitatea zazpigarren artearen historian entzun ahal izan genuen lehenbiziko filmearen izenburua “Jazz kantaria” izatea, 1927an. Hala ere, 30 eta 40. hamarkadetan jazz musika komedia musikalaren eremuan bizi izan zen, irratietan eta gaueko klubetan entzuten hasia zen, baita Ipar Amerika osoan zehar zabaltzen ere.

Jazz estandarra genero horretan nabarmendu izan den abesti bati deritzaio, musikari multzo handi batek ezagutzen duena eta makina bat bertsio, interpretazio eta inprobisazio bizi izan dituena. Standarren artean ezagunenak diren asko pelikuletarako konposatu izan zituzten, Great American Songbook deritzaiona, edota Broadwayen estreinatzen ziren musikaletatik ateratako zatiak dira.

Ikuskizun honetan Iñaki Salvador pianojolea  eta Ainara Ortega abeslaria mito bihurtu izan ziren hainbat pelikulatako abestiak eta soinu bandak eszenaratzeko elkartu dira, esate baterako “Casablanca” (1931) edota “Té para dos” (1950) filmeak. Jatorrizko abestien interpretaziorik zintzoenak eskeintzen dituzte, zazpigarren arteak beti  izango baititu gogoan Judy Garland, Liza Minnelli edota Rita Hayworthek berak hain ospetsu egindako doinuak: “Cabaret” (1976), “El mago de Oz” (1939) edota“Gilda” (1946). 

Ezinbestekoa da kontzertu honetan Charles Chaplinen musika taularatzea zinemaren hastapenak gogoratzekotan; zinema mutua. “Candilejas” (1952) filmaren soinu banda entzungo dugu Ortegaren bibolinean, Salvadorren piano hunkigarria ondoan duela. Instrumentazio berbera erabiliaz “Desayuno con diamantes” (1961), “Doctor Zhivago” (1965) edota “La lista de Schindler” (1993) filmeetako doinu zoragarriak eskeiniko nulldizkigute.

Zinema munduko emakumezko irudien artean nahitaezkoa da aktorea, dantzaria eta abeslaria izandako Doris Day handia aipatzea, beharrezko abiapuntua izan bait da errepertorio hau osatzeko unean. Zineman egindako lanari keinu eta ohore egin nahian, Iñaki Salvador eta Ainara Ortegak umorez eta txeraz beteriko “Qué será, será” kantua egiten dute, “El hombre que sabía demasiado” (1956) filmekoa eta “Té para dos” (1950). Blues arima duten kantuak ere eskeintzen dituzte kontzertu honetan, hala nola “El color púrpura” (1985), “Round midnight” (1986), ea.

Bidaia hunkigarria da, guztiok ukitu gaituzten filmeetako abestiz osatutakoa. Hollywoodeko izar handien izen asko eta pelikuletan gertatutako pasarte dibertigarrienak gogoratzen diren kontzertua da hauxe. Eszenatokian diren bi musikarien aurkezpen eta eskuhartzeek batetik, eta ongi jositako musikaren dizdirak bestetik, emaitza ezin hobea dute kontzertu honetan: betidaniko filmeetako musikaren giro alai eta malenkoniatsua berpiztea, jazz estilorik jatorrenean.

 

“Gogoan hartzeko altxor txikia” “Delicatessen gozoa” (Bilbon, Bidebarrietako estreinaldiaren ondoren entzun ahal izan genituen ikusleen iritziak)


ABUZTUAK 11, igandea                  The Sey Sisters

Kontzertua

ORDUA:  20:00etan

LEKUA: Mari kalean

 

 

Afrikatik dator The Sey Sisters, ahots beltzeko Ghanako hirukote ikusgarria, ahots talde ospetsuenetarikoa da gaur egun. Nazioarteko kritikak txalotua, proiekzio gehien duen Gospel talde gazteen artean nabarmendu dira.

 

Emakumezko ahots hirukote bikain honek, bidaia musikal bat egitera gonbidatzen gaitu, munduko edozein txokotako beltzen komunitateko zenbait genero gozatzera. Gospel eta espiritualetik hasi eta Soul eta Afrikako musikaraino; emozio sakonez betetako abestiak dira, eta askotan iturburutzat izaten dituzte injustiziaren aurkako borroka, giza eskubideen aldarrikapenak eta etorkizun itxaropentsua.

 

 

nullThe Sey Sisters hiru ahizpa dira, Edna Sey, Kathy Sey eta Yolu Sey eta haiekin batera Albert Bartolomé pianoan. 2006 urteaz geroztik, elkarrekin abestu dute mundu osoko antzeztokietan. The Sey Sisters taldeak Ghanatik abiatu eta haien ahots zoragarriak zabaldu dituzte abesten duten toki guztietan. Beraiek esaten duten bezala: “Gospela, hori da abesten dugun musika, gure gustuko musika eta gu garena”).