Musika Jaialdiaren, azken txanpa
Asteazkenean izango da aurtengo Musika Jaialdiaren azken ikuskizuna. Gaur, Iker Gonzalezen hitzaldia izango da 20:00etatik aurrera Alondegian. Bihar, ordu berean, Organik-en 'Carneros' eta Lasala-ren 'Hooked' dantza ikuskizunak izango dira Odietan. Bukatzeko, asteazkenean, Mari kalean, 22:30etatik aurrera musika eta zinea izango dira.
Abuztuak 10, 20:00etan Alondegian
Iker Gonzalez: Paperetik soinuen mundura…
Gaur egun edozein tokitan entzun dezakegu musika. Grabaketei esker ez da beharrezkoa musika zuzenean egotea. Asmakizun honen aurretik musika gordetzeko era bakarra ordea, papera zen. Mendebaldeko kulturan garrantzia itzela izan du idazkera honek eta gaur egun mende ezberdinetako eta jatorri ezberdinetako musikak eraman ditzakegu paperetik soinuen mundura.
Entzuten ditugun lan musikalen atzean lan ixil asko dago, musikoena eta baita musikagileena ere. Lan honetan murgilduko gara gaurko solasaldian lan hauetan dauden hainbat elementu agerian utziz.
Abuztuak 11, 20:00etan Odietan
Carneros – Organik dantza-antzerki
+ES3 eta Malditas ikuskizunen ondoren, Natalia Mongek zuzentzen duen konpainiak herri kirolei begiratzen die, ahari-topekan oinarritutako kale-dantzako pieza bat aurkezteko: Carneros. Animalia hauek borrokatzeko duten moduari erreparatuta (burua jaisten dute, adarrak igo, eta borrokan egiten dute) Organikek gogoeta bat proposatzen digu, honelako topaketek borroka eta lehia zaleak diren abeltzainen artean sortzen duten dibertsio motari buruz.
Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge. Interpreteak: Pilar Andrés eta Eneko Balerdi. Sortzaileak: Natalia Monge, Pilar Andrés eta Eneko Balerdi. Musika: Marc Cano. Jantziak: Organik eta Mayda Zabala. Argazkiak: Bubu (Jose Mª Martínez. Diseinua: Marc Cano. Produkzioa: Porta71 eta Organik.
Hooked - Lasala
Hooked lanak gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.
Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41 Musika edizioa: Judith Argomaniz Argiztapen diseinua: Chencho Ortas Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.
Abuztuak 12, 20:30ean Mari kalean
Die Austerprinzessin – (Ostren printzesa, 1919, 58’) - Ernst Lubitsch
Pelikula honetan Ernst Lubitsch zuzendaria (Berlin, 1892 – Hollywood, 1947), bere estilo pertsonala garatzen hasi zen lehen aldiz, “Lubitsch ukitu” ezagun hura. Hala, isekarako joerak eta ironia finak bustitzen dituzte satira sozial honetako arlo guztiak: pertsonaiak, interpretazioak, dekoratuak, egoerak…
Ossi Oswalda, umore eta bizitasun handiko aktorea, Lubitschen hamaika pelikuletako protagonista izan zen, nahiz eta bost besterik ez diren heldu gugana. Emakume honek ekoiztetxe bat ere sortu zuen, baina soinudun zinemarekin dena galdu zuen: aktore lana eta ekoiztetxea.



