Musika Jaialdiaren baitan, gaur, hilak 5, Iker Gonzalezen hitzaldia

2013/08/05

Gaur, segituko du Musika Jaialdiak. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Alondegian Iker Gonzalezen hitzaldiarentzat tartea izango da gaurkoan. Ostegunean indartsu hasi zen Musika Jaialdia, eta halaxe segitu du asteburuan. Jende ugari izan da kontzertuetan, eta maila paregabean eman zaio hasiera aurtengo programazioari.

Opera izan da musika estiloen artean zeresan gehien sortu dituenetako bat. Mendeetan zehar operak hainbat hika-mika sortu ditu: abeslari baten edo beste baten aldeko jarraitzaileen artean edota Wagneren estilo berritzailearen aldeko zaleen eta Verismoaren aldekoen artean. Liskar hauek alde batera utzita, garbi dago opera garai bakoitzean bizi zen gizartearen isla paregabea dela.

Gaur egun opera bat aipatzerakoan (Aida, Tanhausser, Turandot, La nozze di Figaro…) bere egileen izenak etortzen zaizkigu gogora. Baina nolakoa da musikagile hauen lana? Nola joan da opera aldatzen urteetan zehar? Zer nolako estiloak eta elementuak aurki ditzakegu opera ezberdinetan?

Solasaldian zehar hurrengo puntuak jorratuko dira:

- Libretoa: Historia eta istorioen arteko lotura

Libretoa: Historia eta istorioen arteko lotura

- Pertsonaiak eta ahotsak: Ahotsen eta pertsonaien arteko loturak

Pertsonaiak eta ahotsak: Ahotsen eta pertsonaien arteko loturak

- Orkestra: Ahotsen akonpainamendu lau bat izatetik operaren katalizatzaile

izatera iritsi arte.

Orkestra: Ahotsen akonpainamendu lau bat izatetik operaren katalizatzaile

izatera iritsi arte.

- Korua: Bakarlariek beraien jantziak aldatzeko aukera izatetik pertsonai bihurtu

arte.

Korua: Bakarlariek beraien jantziak aldatzeko aukera izatetik pertsonai bihurtu

arte.

- Opera idazten: Nola sortu benetako istorio bat?

Opera idazten: Nola sortu benetako istorio bat?