Musika lokalen erabilerarako deialdi irekia
Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea
Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zuen.
Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea.
Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:
- Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko
- Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.
Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten dizuegu kultur sailarekin harremanetan jartzeko.
- epea: 2014ko apirilaren 22a
- aurkeztu beharrekoa:
- izen-emate orria behar bezala beteta
- taldekideen nortasun agirien fotokopiak
- Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria
Informazio gehiagorako:
Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)
943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net eta dardarazmk@gmail.com



