Hiru ikastaro antolatu ditu Musika Eskolak

2010/10/15

Musika Mintzaira, Antzerkia eta Informatika Musikala izango dira eskainiko dituzten ikastaroak eta azaroan bertan hasiko dira.

 

Ikastaroetan izena emateko urriaren 18tik 27ra bitartean joan beharko da Musika Eskolak Ubillos jauregian duen egoitzara, 17:30etik 19:00etarako ordutegian. Jarraian daukazue ikastaroen inguruko informazioa:
 
ANTZERKIA:
 
Data: azaroak 2-martxoak 31
Izen ematea: urriak 18-27, Musika Eskolako bulegoan 17.30-19.00 astelehenetik ostiralera
Egunak: astearte edo ostegunetan ( astean 1,5 ordu)
Nori zuzendua: 8-11urte/ 12-15 urte/ helduak
Talde kopurua: 6-12 ikasle
Lekua: Torre Berri
Irakaslea:  Inaxio Tolosa
Hileko kuota: 25 euro
 
MUSIKA MINTZAIRA:
 
Data: azaroak 2-abenduak 15
Izen ematea: urriak 18-27 Musika eskolan 17.30-19.00
Eguna: asteartea 15.45-16.45 edo asteazkena 19.30-20.30
Nori zuzendua: helduei
Talde kopurua: 5-10 ikasle
Lekua: Musika Eskola
Irakaslea: Sofia Oria
Ikastaroaren kuota: 45 euro
 
INFORMATIKA MUSIKALA:
 
Data: azaroak 2-abenduak 15
Izen ematea: urriak 18-27 musika eskolan 17.30-19-00
Eguna: Ostirala
Edozein adinetara zuzendua dago ikastaroa
Talde kopurua:  3-4 ikasle
Lekua: musika eskola
Irakaslea: Jon Elizondo
Ikastaroaren kuota: 45 euro