Musika taldeek lokal eskaera egiteko deaialdia

2013/05/08

Maiatzaren 13a bitartean aurkeztu beahrko dira eskaerak Alondegian.

 

Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zuen Zumaiako Udalak.

 

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea.

 

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

-          Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko

-          Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.

 

Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten dizuegu kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

-          epea: 2013ko maiatzaren 13a

-          aurkeztu beharrekoa:

-          izen-emate orria behar bezala beteta

-          taldekideen nortasun agirien fotokopiak

 

Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)

943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net