Musika zientziaren begiekin erakutsiko dute gaur (asteazkena)
'Musika zientziaren uhinetan' hitzaldia emango du Iker Gonzalez Cobeaga kimika doktoreak, 20:00etan, Alondegian. Musikak eta zientziak duten harremana eta lotura aztertuko ditu, besteak beste.
Nola sortzen da soinua? Zer gertatzen da irratiaren bolumena igotzen dugunean? Nola bereizten ditugu musika tresnak, nahiz eta doinu bera jotzen egon? Horrelako galderei erantzuna emateko musika bera zientziaren mikroskopioaren begiradapean jarriko dute, gaur, Musika Jaialdiaren barruan.
Iker Gonzalez Cobeaga Euskal Herriko Unibertsitateko kimika doktoreak jarriko du martxan mikroskopio hori. Berak emango du Musika zientziaren uhinetan hitzaldia. Hitzaldi "erraza" iragarri du, fisika eta matematikan oinarritutako formuletatik urruti. 20:00etan jarri dute hitzordua, Alondegian.



