Musikaz beteko da Zumaia, asteburuan

2011/07/14

Ostiraletik igandera bitartean hiru kontzertu izango dira herrian.

 

Asteburuan musikak hartuko du herria. Izan ere, ostiralean, larunbatean eta igandean kontzertuak izango dira herrian.

Ostiralean, hilak 15, parrokian organo doinuetaz gozatzeko aukera izango da, 20:30etatik aurrera . Larunbatean, hilaren 16an, Udal Musika Bandak udako  kontzertua izango da Odietan, 22:30etatik aurrera. Eta igandean, hilaren 17an, Eneko Larrañagaren eskutik, Cora kontzertua izango da Itzurun hondartzan, 20:30etatik aurrera.