Nagusiak, bihartik aurrera eta asteazkenero, "Tipi tapa"
Ikasturte berriarekin batera, bueltan dira ibilaldiak. Lehendabizikoa, irailaren 14ean, goizeko 10etan Gizarte zentrutik abiatuta. Aurrez ordea, izena ematea, beharrezkoa izango da.
Pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko: ibilaldi osasungarriak egin, taldean bildu, bakardadea saihestu eta lagunartea egitea dira helburu nagusiak.
Izen ematea
Hauetan parte hartzeko Branka eraikinera jo beharko da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00 bitartera.



