Narrondo ibaiaren parera lekualdatu dute hiru asterako Txomin Agirre kaiko edukiontzi eremua
Egurrezko plataforma bat eraikiko da, edukiontziak espaloiaren altueran kokatu eta herritarren erabilera errazteko. Obra amaitutakoan, edukiontziak ohiko kokapenera itzuliko dira.
Hasi dira Txomin Agirre kaiko edukiontzien eremua egokitzeko lanak. Horien ondorioz, edukiontziak gaur egungo kokapenetik aurreko espaloira eraman dituzte, Narrondo ibaiaren ondoko aparkaleku eremura.
Lanek hiru aste inguruko iraupena izango dutela aurreikusi dute, eta epe horretan, egurrezko plataforma bat eraikiko da edukiontziak bertan kokatzeko. Helburua da plataforma espaloiaren altueran uztea, herritarrek edukiontziak erosoago eta irisgarritasun handiagoz erabili ahal izan ditzaten.
Obrak amaitu bitartean, edukiontziak behin behinean egongo dira aparkaleku-eremuan. Plataforma bukatutakoan, berriz, behin betiko kokapenera itzuliko dira.



