Narruondoraino oinez edo bizikletan
Atzo inauguratu zen ofizialko Txikierdiko biribilgunetik Narruondo auzora arteko oinezko eta bizikleten pasabidea. Foru Aldundiak egin ditu obrak, eta Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua inaugurazioan izan zen.
Atzo eguerdian inauguratu zen ofizialki Txikierdiko biribilgunetik Narruondo auzora arte doan oinezkoen pasabide eta bidegorria. Zati honen bidez, gaur egun Narruondo eta Zumaiako herrigunearen arteko zatia oinez edo bizikletaz egitea posible izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin ditu lan horiek, eta Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu zuen bezala, nerruondotarren "aurrerantzean segurtasun osoz egin ahal izango dituzte lantokira, eskolara, erosketetara eta abar egin beharreko joan-etorriak". Bere aldetik, Iñaki Agirrezabalaga alkateak ere bat egin zuen "bidegorria aurrerapen handia" dela auzoarentzat azpimarratuz.
Bidegorria baino gehiagoko obrak
Altuna y Uria enpresak egin ditu lanak, eta likidazioa ixteko duten arren, milioi bat euro inguruko kostua izan dute obrek, aurreikusitakoa baino %5 gehiago. Lanak 6 hilabetean bukatzeko asmoa bazen ere, ia 8 hilabetera luzatu dira obrak, aurreikusi gabekko drainatze lan batzuengatik.
Lan horiek aprobetxatuz, bidegorria egiteaz gain, antolamendu berria ere egin da: N-634 ondoan bi autobus geltoki berri egin dira, eta auzoan bertan, plaza eta berritu eta haur jolasen gunea ere jarri da. Eremu horretara sartzeko zirkulazioa erregulatzen duen arranpla ere egin da.
Bidegorria datutan
- 764 metroko luzera du, hiru tartetan banatuta: biribilgunetik hasita 489 m, ondoren 160 metro baserri bide bat aprobetxatuz, eta azkenik, 115 metro bidegorri Narruondoraino.
- Zabalerari dagokionez, 4 metro zabal da, eta beste 0,5 metro argiteria ditu seinaleak eta argiteria jartzeko.
- N-634 errepidearen azpitik pasatzeko bi gune ditu: bata, Txiki erdiko biribilgunean, 29,8 metrokoa, 4 m zabal eta 2,65 metroko altuerakoa, eta bestea, Narruondo auzoan, 12 metro luze, 4 metro zabal eta 2, 65 metroko altuerakoa.
- %3 eat %1 eko maldak situ, azpiko pasabideetan izan ezik. Pasabide horietan, %8rainoko maldara ere iristen da, 45 metroko gehieneko luzeran.
- Argiteriari dagokionez, LED motako argiak jarri dira, eta azpiko pasabideetan argiteria areagotu egin da, intentsitate handiagoko argiteria jarrita.
- Babes neurriei dagokionez, ibilgailuak, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide berrira sartzeko arriskua egon daitekeen lekuetan hormigoizko hesia jarri da. Bestelako babesak ere jarri dira txirrindulariek eta oinezkoek erorikoa izateko arriskua duten lekuetan.



