Natura 2000 sarea Zumaian

2009/12/03

Abenduaren 9tik 13ra bitartean, 'Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak' izeneko erakusketa egingo dute. Eta hilaren 10ean, berriz, hitzaldia eskainiko dute, biodibertsitatearen gaian sakontzeko. 19:00etan hasiko da hitzaldia eta Torreberrin izango da.

 

Eusko Jaurlaritzak gidatutako Natura 2000 sareak Zumaia bisitatuko du abenduaren 9tik 13ra bitartean. Zumaiako udalerria Natura 2000 Euskadiko sarearen kide da, beste 56 herrirekin batera, eta Europako biodibertsitatearen galera geldiaraztea xede duen proiektuan nola lan egin azaltzea da ekimen honen helburua. ‘Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak’ erakusketa Torreberri eraikinean kokatuko da eta erakusketaz gain, bisita gidatuak ere egingo dituzte. 695782497 telefonora deituta egin beharko da erreserba.

Ekimenaren antolatzaileen arabera, "gizakia naturaren parte dela eta berak biodibertsitatea handitzea eragin duen arren , batzuetan bere galera ere ekarri duela ohartarazi nahi da ekimen honen bidez". Proiektua sakonago azaltzeko, hitzaldia eskainiko dute abenduaren 10ean, 19:00etan izango da erakusketa egongo den leku berean, Torreberrin.

 

Natura 2000 Sarea erakusketa ibiltaria

 

Noiz: abenduaren 9tik 13ra bitartean.

Non: Torreberri eraikinean.

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Hitzaldia: abenduaren 10ean. 19:00etan, Torreberrin.