Nazioartekotzeko Planeko jardunaldiak eskualdeko enpresentzat

2014/09/02

Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak, Nazioartekotzeko Planaren barruan bi jardunaldi antolatu dituzte eskualdeko enpresentzat. FINANTZAKETA ETA DIRU-LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO jardunaldia irailaren 18an izango da eta AUKERAK ETA TRABAK BRASILEN, INDUSTRIAL SEKTOREKO ENPRESENTZAT urriaren 2an. Bi jardunaldiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira. Goizeko 09:00etatik 11:30etara. Informazioa eta izen-ematea: Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea) Tel. 943 89 0808 enpresa@urolakosta.org

FINANTZAKETA ETA DIRU-LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO ETA NAZIOARTEKOTZEKO

DATA: 2014-09-18
ORDUTEGIA: 9:00-11:30
IRAUPENA: 2,5 ordu
LEKUA: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Saioaren helburua enpresek ezagutza egokia eskuratzea da, nazioartekotzeko prozesuan finantzaketa plangintza egoki bat egiteko. Saioan enpresak nazioartekotze prozesu bat planteatzeko eskura ditzakeen finantzaketa eta diru-laguntza lerroak zeintzuk diren azalduko da. Era berean, eskaerak egiteko hainbat aholku eta jarraibide emango dira.
 
Saioaren eduki eta gaiak:
· Saioaren eta parte hartzaileen aurkezpena
· Nazioartekotze eta lankidetza ekimenetarako dauden finantzaketa iturrien egoera
· Zeintzuk dira gaur egun dauden finantzaketa eta diru-laguntza lerro nagusiak?
· Zirkulantea finantzatzeko enpresak dituen instrumentu publiko nahiz pribatuak.
· Finantzaketa tresna alternatiboak, nazioartekotze eta lankidetza proiektuetarako (prestamo partizipatiboak, arrisku kapital publikoa, e.a.).
· Etorkizunari begira: "fundraising" arloan enpresak bultza ditzakeen lerroak eta garatu beharreko gaitasunak?
· Finantzatzaileen aurrean, nola egin proposamen arrakastatsuak.
· Eskaera eta galderak.
 
Hizlaria:
Iñigo Aristi,  Iñigo EHUn Ekonomi Zientzietan lizentziatua da. Unibertsitate berean, Finantza Masterra burutu du. Gaur egun, Enpresa Zuzendaritzako doktoretza burutzen ari da, Nazioartekotze eta Berrikuntza arloan.

AUKERAK ETA TRABAK BRASILEN, INDUSTRIAL SEKTOREKO ENPRESENTZAT

DATA: 2014-10-02
ORDUTEGIA: 9:00-11:30
IRAUPENA: 2,5 ordu
LEKUA: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Abendaño Industrialdea, Zarautz)

Saioaren helburua Brasilek dituen berezitasunak eta industria sektorean eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutzea da, esportazio prozesua arrakastatsua izateko. Industria sektoreko enpresa batek bere produktuak Brasilera esportatzeko landu eta ezagutu behar dituen hainbat gai jorratuko dira, beraz.

Saioaren eduki eta gaiak
· Sarrera: Brasil inbertsio helburu gisa
· Brasileko kanpo merkataritzaren ezaugarri nagusiak: Flujo komertzialak (inportazioak, esportazioak) eta bazkide komertzial nagusiak; Merkataritza Askeko Hitzarmenak
· Sistema juridiko, fiskal eta finantzarioaren ezaugarri nagusiak
· Azpiegituren egoera eta kontuan hartu beharreko aspektu logistikoak
· Merkatu brasildarraren azterketa: aukerak eta mehatxuak
· Brasilen ezartzeko moduak: zeintzuk dira aukera egokienak?
· Brasilen nazioartekotzeko laguntza planak: eragile publikoak eta laguntza lerro nagusiak.
· Interesekoa den informazio praktikoa: Feria eta elkarte nagusiak; Bertan dauden sektoreko euskal enpresak
· Kasu praktikoak: akats zein arrakastez ikasteko.
· Eskaera eta galderak

Hizlaria:
Alex Garate Informazio zientzietan lizentziatua da (Publizitate arloan) EHU Leioako kanpusean, Marketing Diplomatua ESMA Bilbao 1993an eta gaur egun, Madrileko Unibertsitate Politeknikoan Kanpo Merkataritza postgradua egiten ari da.