NEKAZARITZAKO IBILGAILUEN IAT AZTERKETA APIRILAREN 28AN ETA MAIATZAREN 2AN EGIN AHAL IZANGO DA ZUMAIAN

2017/04/20

Datorren apirilaren 28an eta maiatzaren 2an, nekazaritza ibilgailuen jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote. Apirilaren 28an, goizeko 09:00etatik aurrera Oikia auzoko Iparraguirre baserrian egingo da azterketa eta maiatzaren 2an, aldiz, Urola plaza kalean, Autos Zumaiaren ondoan, hain zuzen.