Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa maiatzaren 21ean eta 22an egin ahal izango da Zumaian

2019/05/13

Datorren maiatzaren 21ean eta 22an, nekazaritza ibilgailuen jabeek IAT-a Zumaian bertan egin ahal izango dute. Hilaren 21ean, goizeko 09:00etatik aurrera Oikia auzoko Iparraguirre baserrian egingo da azterketa eta 22an, aldiz, Urola plaza kalean, Autos Zumaiaren ondoan,.