Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa maiatzaren 24an eta 25ean egin ahal izango da Zumaian

2018/05/14

Datorren maiatzaren 24ean eta 25ean, nekazaritza ibilgailuen jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote. Hilaren 24an, goizeko 09:00etatik aurrera Oikia auzoko Iparraguirre baserrian egingo da azterketa eta 25ean, aldiz, Urola plaza kalean, Autos Zumaiaren ondoan.