Nerabeei zuzenduriko jarduerak eta txangoak izango dira uda sasoian
Kale Heziketa programak eta Gazteguneak eskaintza oparoa antolatu dute uztailerako. Jarduera horietan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, ekainaren 13a baino lehen.
Aurten ere Kale Heziketa programak eta Gazteguneak programazio bateratua antolatu dute udako, batetik, bi zerbitzuetako nerabeak elkarren artean giro onean harremantzeko eta, bestetik, bi zerbitzuak herrian ezagutarazteko.
- Igerileku irekiak (Hernani): uztailak 9, osteguna (Gaztegunekoentzat prezioa: doakoa)
- Arbolismo (Igeldo): uztailak 16, osteguna (Gaztegunekoentzat prezioa: 6 euro. Gutxienez, 1,40 metroko altuera behar da parte hartzeko).
- Paddle Surf (Deba): uztailak 21, asteartea (Gaztegunekoentzat prezioa: 6 euro).
Bestalde, Gazteguneak bere programazio propioa ere izango du. Ohiko programazioaz gain, hainbat irteera antolatu dituzte, bakoitzean 24 plazarekin. Jende gehiagok izena emango balu, zozketa egingo litzateke.
- Etxarriko kanpinean gaua pasa: uztailak 2tik 3rako gaua, ostegunetik ostiralera. Honako irteera DBH 2tik gorako nerabeei zuzenduko zaie (Prezioa: 22 euro).
- Escape Room Mitologik (Donostia): uztailak 7, asteartea (Prezioa: 5 euro).
- Saturrarango hondartza: uztailak 14, asteartea (Prezioa: 6 euro).
- Azken bazkaria (Gaztegunean): uztailak 23, osteguna (Prezioa: doakoa).
Ohar garrantzitsuak:
- Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea (azken eguna: ekainak 13, larunbata):
- 688612940 eta 633467132 (Gaztegunea)
- 677364379 eta 615794935 (Kale Heziketa programa)
- Izena eman ondoren, bertaratu ezin dutenek abisua eman beharko dute, gainerakoek joateko aukera izan dezaten.
- Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izatekotan zozketa bidez banatuko dira plazak. Zozketa egin ondoren, Whatsapp bidez edo ahoz jakinaraziko zaie nerabeei.
- Txangoen inguruko informazio xehea emateko, eta hezitzaileak ezagutzeko aukera izan dezaten, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera bat izango da ekainaren 18an (osteguna), 19:00etan Gaztegunean.



