'Ni ere bertsolari' jaialdia izango da astelehenean

2014/05/22

Datorren astelehenean, hilaren 26an, 'Ni ere bertsolari' jaialdia egingo da Maria eta Josen 18:00etan. Zumaiako LH5. eta LH6. mailako ume guztiek parte hartzen dute Bertsozaleen elkartearen eskutik eta udalaren laguntzarekin eskoletan gauzatzen den programa honetan, eta urte amaieran bertso jaialdia egiten da, urtean egindako lana erakusteko.