Odieta inguruko zorua konpontzen ari dira
Zumaiako Udalak barkamena eskatu nahi du sortutako eragozpenengatik.
Azken egunotan, Odieta inguruan berriro ere obratan hasi dira. Izan ere, akatsak zituen zorua egokitzeko, eta behar bezalako zorua egiteko lanak jarri dira abian. Obra horiek, zarata eta hautsa sortzen ari dira. Horregatik, Zumaiako Udalak, inguru horretako bizilagunei, eta inguru horretan ibiltzen direnei, barkamena eskatu nahi die.
Zorua altxatu eta berriro egingo dute lan horien bidez. Lehen egina zegoena, Zumaiako Udalaren ustez, ez zegoen behar bezala, eta berriro egitea erabaki zen. Konponketa horiek enpresa eraikitzaileak egin beharko ditu, bere kargu. Oraingo obra horien bidez, zoruko moldea eta kolorea aldatuko dira behar bezalakoa egiteko.
Azken orduko ezusteko horren ondorioz, inguru horretako lanak luzatu egingo dira. Baina dena ondo bidean, ekainaren bukaera alderako bukatuta eta txukunduta izango da inguru hori.



