Odieta kaleko aldapa ibilailuentzat itxiko dute bihar, Erkibeko lorategiko lanak tarteko
Hogeita lau orduz itxiko dute Odieta kalea. Arritokieta aldera igotzeko, Foruen Plazako aldapa erabil dezakete ibilgailuek tarte horretan.
Erkibeko lorategiko obrak direla medio, apirilaren 29ko 08:00etatik apirilaren 30eko 08:00etara Odietako aldapa itxiko da ibilagiluentzat. Arritokietara igotzeko, Foruen Plazako aldapa erabil dezakete ibilgailuek, eta San Jose kaletik irten ahal izango dira Ubillos aldera.
Abenduan hasi zituen Udalak Erkibeko lorategiaren inguruko berrurbanizazio lanak. Muruartean itxita egon den eremua herritarrentzat zabaltzea da helburua, inguru hori espazio publikoan integratuz, herritarrentzako parke berde berri bat sortuz eta oinezkoen irisgarritasuna lehenetsiz.



